San Juan 42 48550 - MUSKIZ
94 670 61 76
secretaria@sanjuanikastetxea.net
San Juan Ikastetxea
ALEXIA
Eskola agenda 21

Eskola agenda 21

Eskolako agenda 21 proiektua ikastetxe osoaren konpromisoa da, ekintza planaren bitartez ingurumenaren alde lan egiteko eta ikastetxearen eta bere inguruaren jasangarritasuna bilatzen ahalegintzeko.

Eskolako Agenda 21 proiektuak ikasleriari ingurumen arazoak aztertzea eta ulertzea ahalbidetzen dion bitartean etorkizunean biztanle arduratsuak izateko prestatu nahi ditu, horrela gizarte justuago eta iraunkorrago bat lortzeko.

Ikastetxeetan batzordeak antolatzen dira eta herrietan eskola ezberdinen arteko foroak antolatzen dira elkarrekin lan egiteko.

Urtero bezala, aurten ere Eskolako Agenda 21 proiektuari ekiten diogu gure ikastetxean eta "Jasangarritasunerako hezi" izango da gure gaia  urte honetan zehar.

Ingurumen batzordea berritu dugu. 5. eta 6. mailako ikasleen, irakasleekin eta ez dozenteak diren langileekin.

AGENDA 21 proiektuaren konpromisoak