San Juan 42 48550 - MUSKIZ
94 670 61 76
secretaria@sanjuanikastetxea.net
San Juan Ikastetxea
ALEXIA

Historia

1947 • Muskizko Artisautza Ikastetxea

Somorrostroko Artisautza Ikastetxetik (gizonezkoa). Beste hau ere Muskizen 1947tik dago, eta aurrekoa bezala, Bilboko elizbarrutiari atxikiturik dago.

1949 • María Ikastetxearen aurkezpena

María Ikastetxearen aurkezpena (emakumezkoa). Kongregazio hau 1949az geroztik Muskizen dago, eta Bilboko Elizbarrutiari atxikiturik dago.

1974 • Ikastetxearen eraikuntza

San Juan ikastetxea 1974an eraikitzen hasi zen, baina lehenengo irakaskuntza jarduerak 1976-77 ikasturtean izan ziren.

1976 • Lehenengo ikasturtea

Lehenengo ikasturtea (1976-1977) hasi zenean, irakaskuntza bi solairutan bananduta zegoen: lehenengoan Presentación de María ikastetxeko ikasleak zeuden, eta bigarrenean Artes y Oficios ikastetxetik etorritakoak. Hurrengo ikasturtean, baina, denak elkartu eta irakaskuntza mistoa ezarri zen.

1983 • Berezi Heziketa I

Ikastetxeak, bestalde, Heziketa Bereziko bi gela izateko baimena erdietsi zuen. Lehenengoa 1983an.

1988 • San Juan Bautista

1982ko martxoan San Juan Bautista Haur Hezkuntza Ikastetxeak Bilboko Elizbarrutiari eskolaren titulartasuna utzi zion (4 eta 5 urteko gelak), eta 1988ko irailean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa osatzeko falta zen 3 urteko gela ere zabaldu zen.

1995 • Haur hezkuntza I

Ikastetxeak 1995-96 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa zabaltzeko baimena lortu zuen.

2001 • Haur hezkuntza II

Hasiera batean, bi urteko ikasgela bat ireki zen, eta 2001-02an 0 eta 1 urteko ikasgelak. Une hartan Udalerrian zerbitzu hau eskaintzen zuen zentro bakarra zen.

2004 • Berezi Heziketa II

Ikastetxeak, bestalde, Heziketa Bereziko bigarreni gela izateko baimena erdietsi zuen 2004an.

2004 Haur Hezkuntza III

Azkenean, 2004-05 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko beste bi gela zabaldu ziren.