San Juan 42 48550 - MUSKIZ
94 670 61 76
secretaria@sanjuanikastetxea.net
San Juan Ikastetxea
ALEXIA
Ingeleseko irakaskuntza goiztiarra

Ingeleseko irakaskuntza goiztiarra

San Juan Bautista Ikastetxean Ingelesarekin Hizkuntz Proiektu bat ezarri nahi dugu, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan (3, 4 eta 5 urte) hasi eta Lehen Hezkuntza osoan garatzekoa dena.

Erabaki hau hartu dugu gure gizartean hizkuntza anitzeko gizon eta emakumeen beharra gero eta handiagoa delako, eta honi erantzuteko hirugarren hizkuntzaren irakaskuntza indartzea ezinbestekotzat jotzen dugu komunikazio gaitasuna hobetuko bada.

Etapa hau bukatu ostean gure haurrek helburu hauek lortu behar dituzte:

• Gelako eguneroko jardueretan nahita sortzen diren egoera komunikatiboetarako ingelesa ulertu eta ahoz erabiltzea

• Ipuin, jolas eta abestien bidez ingelesaren balio komunikatiboaz jabetzea

• Poemak, abestiak, eta abar ahoz ekoiztea

• Ingelesaren ikaskuntza Haur Hezkuntzako gainerako arloetara zabaltzea

• Teknologia berrien bitartez entzumena eta ahozkoa lantzea