Eskolako Agenda 21

Elikadura Jasangarria

 

Eskolako agenda 21 proiektua ikastetxe osoaren konpromisoa da, ekintza planaren bitartez ingurumenaren alde lan egiteko eta ikastetxearen eta bere inguruaren jasangarritasuna bilatzen ahalegintzeko.

Eskolako Agenda 21 proiektuak ikasleriari ingurumen arazoak aztertzea eta ulertzea ahalbidetzen dion bitartean etorkizunean biztanle arduratsuak izateko prestatu nahi ditu, horrela gizarte justuago eta iraunkorrago bat lortzeko.

Ikastetxeetan batzordeak antolatzen dira eta herrietan eskola ezberdinen  arteko foroak antolatzen dira elkarrekin lan egiteko.

Urtero bezala, aurte ere Eskolako Agenda 21 proiektuari ekiten diogu gure ikastetxean eta "ELIKADURA JASANGARRIA" izango da gure gaia bi urte hauetan zehar.

Ingurumen batzordea berritu dugu. 5. eta 6. mailako ikasleen, irakasleekin eta ez dozenteak diren langileekin.

Eskolako Agenda 21 Proiektuaren konpromisoak