IKT HELDUTASUN EREDUA

    Gaur egun, hezkuntzak hainbat erronkari aurre egiten dio, haien artean konpetentzia digitala arloan dauzkagun exijentziei erantzuna eman ahal izatekoa dago. Internetak eta hezkuntzan bertan daukan erabilerak sakonera handiko aldaketak dakartza.

    San Juan Ikastetxean teknologia hezkuntza arloan garrantzi handiko kontua dela usten dugu. Hau dela eta, ikastetxeak IKT EREDUA proiektua burutzeko konpromisua hartu du, hobekuntza-planak garatuz eta hezkuntza komunitatea inplikatuz konpetentzia digitala hobetzeko helburuarekin.

    Hezkuntza sailak ikastetxeei eskainitako proiektu bat da.

    Ikastetxeen heldutasun-eredu bat eta eredu hori ebaluatzeko metodo bat garatu dira, ikastetxe bakoitzaren digitalizatze-maila zehazteko eta hobetzeko.

    Ikastetxeetako teknologia-heldutasunaren eredua zehazten duten prozesuak hauek dira:

    Irakas-prozesuak: irakasleen irakas-jarduerari lotutako prozesuak dira, bai ikasgelan ematen direnak, bai ikasgelatik kanpokoak.

 Administrazio-prozesuak: ikastetxean era sistematiko eta zentralizatuan gauzatzen diren prozesuen multzoa, irakasleen irakas-jarduerarekin erlazio zuzenik ez duena.

    Informazio eta komunikazio-prozesuak: ikastetxearen eta hezkuntza-komunitatearen arteko komunikazioarekin zerikusia duten prozesuak dira.

   Eredua hiru mailatan egituratuta dago, eta pixkanaka gora egiten du ikastetxeko prozesuen digitalizatze-mailak, baita irakasleen inplikazioak ere, IKTen erabilerari erreparatuta.