Kalitatea

Gaur egungo hezkuntzari dagokionez, ikastetxeek eta hauetan lan egiten dugun langileok gure heziketaren kalitatearen hobekuntzan dihardugu. Honen guztiaren arrazoia da gure ikasleen formazio integrala lortzea, gure gizarteak eskatzen dituen erronkei aurre egiteko bermea emango dion

Hau guztia eguneroko heziketa lanean islatu behar da, beste arlo batzuk dagoeneko aplikatzen ari diren kalitate sistimak burutuz, honako helburu hauek lortzearren:

  • Bezeroen beharrei erantzuna ematea.

  • Prozesuen kudeaketa hobetzea, oinarrizko ikaskuntz-irakaskuntz prozesua barne.

  • Legeak eta arauek eskatzen dutena betetzen ari dela bermatzea.

  • Etengabeko hobekuntzan oinarrituriko lan metodologia sortzea.