Teknologia berriak

San Juan Ikastetxean ikasgeletan teknologia berriak ezartzeko proiektu bat garatzen ari gara honako erronka hauei erantzuteko

  • Gure ikasleak prestatu nahi ditugu teknologia berriak erabiltzeko

  • Ikasleen Konpetentzia Digitala landu eta hobetu

  • Kanpo eta barne komunikaziorako teknologia berriak erabili (Internet, blogs, posta elektronikoa, interneten datuak metatu …)

  • Teknologia hauek eskaintzen dituzten baliabideak Hezkuntza- premia Bereziak dituzten ikasleentzat eta aniztasunaren trataera lantzeko erabili

  • Haur Hezkuntzatik ordenagailuen edota iPad-en erabilera sustatzea, maila bakoitzari dagozkion programen edota aplikazioen bidez

  • Kurriculum-eko arlo guztietan tresna digitalen erabilera sustatu

 

Helburu hau lortzeko baliabide hauek dauzkagu:

  • Ordenagailuak eta Arbel Digitalak Haur Hezkuntzako geletan (3, 4, 5 urte)

  • Ordenagailuak programa berezi eta egokituak laguntza geletan

  • Informatika gela (Lehen Hezkuntzan), 25 ordenagailu eramangarri WI-FI bidezko internet konexioa dutenak, eta Arbel Digital bat.

  • Arbel Digitalak Lehen Hezkuntzako gela guztietan

  • Eskola 2.O proiektua Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako geletan. 50 ordenagailu txiki, arbela digitalak eta proiektoreak.

  • Gmail eta Google tresnak 5. eta 6. mailetan