San Juan 42 48550 - MUSKIZ
94 670 61 76
secretaria@sanjuanikastetxea.net
San Juan Ikastetxea
ALEXIA

Teknologia berriak

San Juan Ikastetxean ikasgeletan teknologia berriak ezartzeko proiektu bat garatzen ari gara honako erronka hauei erantzuteko:

• Gure ikasleak prestatu nahi ditugu teknologia berriak erabiltzeko.

• Ikasleen Konpetentzia Digitala landu eta hobetu.

• Kanpo eta barne komunikaziorako teknologia berriak erabili (Internet, blogs, posta elektronikoa, interneten datuak metatu …).

• Teknologia hauek eskaintzen dituzten baliabideak Hezkuntza- premia Bereziak dituzten ikasleentzat eta aniztasunaren trataera lantzeko erabili.

• Haur Hezkuntzatik ordenagailuen edota iPad-en erabilera sustatzea, maila bakoitzari dagozkion programen edota aplikazioen bidez.

• Kurriculum-eko arlo guztietan tresna digitalen erabilera sustatu.

Helburu hau lortzeko baliabide hauek dauzkagu:

• Ordenagailuak eta Arbel Digitalak Haur Hezkuntzako geletan (3, 4, 5 urte).

• Ordenagailuak programa berezi eta egokituak laguntza geletan

• Informatika gela (Lehen Hezkuntzan), 25 ordenagailu eramangarri WI-FI bidezko internet konexioa dutenak, eta Arbel Digital bat.

Arbel Digitalak Lehen Hezkuntzako gela guztietan

Eskola 2.0 proiektua Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako geletan. 50 ordenagailu txiki, arbela digitalak eta proiektoreak.

Gmail eta Google tresnak 5. eta 6. mailetan