Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia Bilbon dela aprobetxatuz, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak Muskizko Meatzarian izan ziren atzo txotxongilo lan batez gozatzeko. Esperientzia magikoa eta sormenez betea izan zen, eta arte honen mundu liluragarrian murgiltzeko aukera eman zien, beren irudimena piztuz eta antzerkiarekiko interesa sustatuz. Gogoratzeko eguna!