Gaur Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Zoritxarrez, errealitate hau gure ingurunean presente dago oraindik. Hori dela eta, San Juan Ikastetxean bat egin dugu elkarrekin borrokatuz.
Pasaden astean data honi eta honen garrantziari buruz hitz egiten hasi ginen. Horrez gain, gela guztietan indarkeriaren aurkako esaldiak idatzi genituen STOP seinale desberdinetan. Beraz, gaur patiora jaitsi eta eskegita zegoen horma-irudian itsatsi egin ditugu.