Eskolan dauzkagun bazter berdeei esker istorio polit bat bizitzeko aukera izan dugu. Atzo, lehenengo mailako ikasleak jolasean ibiltzen ziren bitartean, txoritxo txiki bat patioan agertu zen.
Txoria, geroago Piolín bezala ezagutua, arratsaldean agur polit eta berezi bat emateko helbururarekin gure ikasleekin klasera bueltatu zen. Hori dela eta, txikiekin bizitzaren zikloa, heriotza eta ingurumenarekiko errespetua lantzeko aukera ere izan genuen
Hala ere, sorpresak ez dira bertan bukatu eta gaur goizean, ume batek Piolinen ipuin batekin harritzen gintuen bitartean, txolarre bizi bat agertu egin da. Zelako opariak eskaintzen dituen ingurumenak, ezta?