San Juan Ikastetxean ikasgeletan teknologia berriak ezartzeko proiektu bat garatzen ari gara honako erronka hauei erantzuteko:
• Gure ikasleak prestatu nahi ditugu teknologia berriak erabiltzeko.
• Ikasleen Konpetentzia Digitala landu eta hobetu.
• Kanpo eta barne komunikaziorako teknologia berriak erabili (Internet, blogs, posta elektronikoa, interneten datuak metatu …).
• Teknologia hauek eskaintzen dituzten baliabideak Hezkuntza- premia Bereziak dituzten ikasleentzat eta aniztasunaren trataera lantzeko erabili.
• Haur Hezkuntzatik ordenagailuen edota iPad-en erabilera sustatzea, maila bakoitzari dagozkion programen edota aplikazioen bidez.
• Kurriculum-eko arlo guztietan tresna digitalen erabilera sustatu.
Helburu hau lortzeko baliabide hauek dauzkagu:
• Ordenagailuak eta Arbel Digitalak Haur Hezkuntzako geletan (3, 4, 5 urte).
• Ordenagailuak programa berezi eta egokituak laguntza geletan
• Informatika gela (Lehen Hezkuntzan), 25 ordenagailu eramangarri WI-FI bidezko internet konexioa dutenak, eta Arbel Digital bat.
• Arbel Digitalak Lehen Hezkuntzako gela guztietan
• Eskola 2.0 proiektua Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako geletan. 50 ordenagailu txiki, arbela digitalak eta proiektoreak.
• Gmail eta Google tresnak 5. eta 6. mailetan

