Udaletxearekin elkarlanean, urtero, haur hezkuntzako ikasleek parte hartzen dute eskolan landaketa bat eginez.
Aurten, gainera, landare usaintsuak landatu dituzte usain desberdinak lantzeko. Landareak eurek ureztatzen dituzte, jolas-txandaren arabera.
Landarearen zatiak, hazkunde-faseak bereizten ikasi dute, eta bereziki landu dute natura zaintzea eta errespetatzea.