Lehen Hezkuntzako 2. mailako gure ikasleek “herriak eta hiriak” proiektua amaitu dute, eta bertan, hainbat eta hainbat gauza landu dituzte. Amaiera emateko, hiri baten maketa bat egin dute 3Dn.
Maketa lurrazaleko espazioak hiru dimentsiotan eskala ezberdinetan irudikatzea ahalbidetzen duen tresna didaktiko bat da. Horrela, material birziklatuen bidez, ezagutzatik haratago joan dira, eta bete-betean sartu dira praktikan, geografian, adimen espaziala lantzen dute, motrizitate xehea, neurriak, lanbideak, etab.