Dakizuenez, duela gutxi EBI ikastetxeetako STEAM azokan izan ginen, eta esperientzia handia izan zen, lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleek lan handia egin baitzuten. Behin hori amaituta eta Peer tutoring metodologiari jarraituz (ikasleen artean ikasiz) Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleekin elkartu dira taldeka. Bide-segurtasuna erakutsi diete, auto robot bat muntatu dute eta txikienak gidatuz, programatu egin dute. Zenbat ikasi duten ikusteko, aurretik art klasean egindako maketara joan dira, eta han jarri dituzte martxan beren ezagutzak, lego robotekin eta playmobilekin jolastuz, errepideak gurutzatzen ikasiz. Ikasketa bat naturalagoa izan al daiteke irakasten duzunean baino?