Aurten ere, San Juan Ikastetxea Santa Agedari abesteko bildu da.
Aurten apur bat desberdina izan da pandemiaren ondorioz, ezin izan dugu denok batera egin, nahi genuen bezala, baina bakoitzak bere burbuila taldean, eta segurtasun handienarekin, egun honetaz gozatu dugu.
Gainera, udaletxetik gure LHko 6. mailako ikasleak grabatzera etorri dira, eta, horretarako, beren ahotsik onenak entseatzen aritu dira.