Muskizko Udalak, EUSKARALDIA dela eta, egiten ari diren bideoan parte hartzera gonbidatu ditu gure ikasleak. Gaur guri egokitu zaigu eta euskararekin pozik eta motibatuta atera gara!!
Udazkena hasi zenetik, San Juan Ikastetxeko gela guztiak, era batera edo bestera, landu eta ospatu ditugu, baina pertsonatxo batzuek bereziki egin badute, horiek dira, zalantzarik gabe, gure haurtzaindegiko txikiak.
Haur Hezkuntzak 4 eta 5 urteko gelak , aste honetan zehar, “Gosari osusangarriak” egiten ari dira Muskizko udaletxearen eskutik. Frutak, yogurta eta ogia dastatu dugu elikadura osasuntsuaren garrantzia ikasi dugun bitartean.
Ba al dakizue itsasoak eta ozeanoak direla Lurreko gunerik garrantzitsuenetako bat? Hamabostaldi honetan robot pertsonalizatua sortu dugu itsaso eta ozeanoetako zikinkeria garbitzeko eta, horrela, gure planeta babesteko, gaiari buruzko ikerketa handi baten ondoren.
Aurten ere, abenduaren hiruan euskararen eguna ospatzen dugun honetan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak irratsaioak grabatzen hasi dira, laster entzun ahal izango dituzue!
Izan ere, ez dago modu eraginkorragorik hizkuntza bat ikasten ari garenean, sustraietan bete-betean sartzea baino. Horrela ospatu dugu aurten ingeleseko eskoletatik Halloween
Lehen Hezkuntzako1.mailako eta 2. mailako ikasleak meatzaldearen bihotzeraino hurbildu dira, hemen, Muskizen, El Pobaleko Burdinola dagoen tokiraino. Lantegi hidrauliko horretan burdinaren minerala lantzen zen metal bihurtzeko eta mota guztietako tresnak (golde-hesiak, mailuak, aitzurrak, pikatxoiak) eta etxean erabiltzeko tresnak egiteko, besteak Continue reading →