San Juan 42 48550 - MUSKIZ
94 670 61 76
secretaria@sanjuanikastetxea.net
ALEXIA
Merendola kalean

Merendola kalean

4.mailako ikasleek biodeokliparen sariaz gozatzeko kalera joan dira.

Merendola eta atrratsalde ederra!!!

Troka Abenturara goaz!

Troka Abenturara goaz!

Joan den ostegunean LHko 6. mailako ikasleek motxilak prestatu zituzten eta Gorlizerako autobusa hartu zuten. Naturaz inguratutako inguru batean Troka Abentura taldea zain zuten. Argazkietan ikus dezakegunez, txiki guztiek ginkanak, emozioak eta barreak gozatzeko aukera izan zuten, batez ere barre Continue reading

Basondo 2022

Basondo 2022

Lehen Hezkuntzako 5. mailako gure ikasleak Basondora joan ziren atzo, basa-fauna mehatxatuaren babeslekura.
Bertako belardi eta basoetan, gure inguruko animalia basatien espezie nagusiak daude: orkatzak, basurdeak, oreinak, adarzabalak, gineta, azkonarra, basakatua eta harrapari, hontz eta hegazti migratzaile mota desberdinak.
Beste Continue reading

Landaketa San Juan Ikastetxean

Landaketa San Juan Ikastetxean

Haur hezkuntzako ikasleak (bi eta bost urte bitartekoak) ikastetxeko baratzean tomateak, letxugak, lonbardiak… landatzen aritu ziren atzo Muskizko Udalaren laguntzari esker. Bertatik, bi pertsona etorri ziren umeei beren landarea landatzen laguntzera. Egunero zainduko dute, eta ikasturte amaieran etxera eramango dituzte. Esperientzia polita benetan!

Aste Kulturala 2022-Ostirala

Aste Kulturala 2022-Ostirala

Eta atzoko egunarekin amaiera eman genion guztiontzat berezia den aste honi. Bost egun jardueraz, ikaskuntzaz, harremanez eta guzti honen atzean dauden baloreak barneratu eta gero, Kultur Astea nagusientzako zinemarako gonbidapen batekin amaitu genuen.


Bestalde, Haur Hezkuntzako txikiek beren irudimen guztia Continue reading

Aste Kulturala 2022-Osteguna

Aste Kulturala 2022-Osteguna

Kultur asteak aurrera jarraitzen du. Ostegun honetan kirolari eskaini diogu. Gure ikasleek jolastokian Herri Kirolekin lotutako hainbat jolas egin dituzte. Bai herri-kiroletako jokoak bai gainerako jolasak material birziklatuz prestatu dira.
Goizean lehen zikloko ikasleak Meatzarira joan dira balioak lantzeko pelikula bat ikustera.

Aste Kulturala 2022-Asteazkena

Aste Kulturala 2022-Asteazkena

Atzo, benetan izan zela egun berezia. Korrika Muskiztik igarotzen zela aprobetxatuz, San Juaneko txikienek korrika txiki bat egin zuten patioan, eta hirugarren zikloko nagusiak andereño-maisuekin korrika egitera atera ziren. Zirrara handia HITZEKINen erritmoan!!!

Gainera, Somorrostro Heziketa Zentroak gonbidatuta, gure ikasleak, Continue reading