Domund dela eta, aste honetan San Juan Ikastexean “Ikusi eta entzun duzuna kontatu“ misioi lema landu egin dugu. Honi esker, oraindik hurbil ditugun egoeren berri izan eta enpatia, eskuzabaltasuna eta lankidetza presente izan dugu.
Horretarako, alde batetik, eskolaren sarreran eskegi dugun horma-irudi bat sortu egin dugu. Ume bakoitzak lurraren irudi bat margoztu, moztu eta itsatsi egin du hizki bakoitzaren gainean, “DOMUND” hitza sortuz.
Beste aldetik, 4., 5., eta 6. mailako ikasleek Jaione López misiolariaren hitzald bat jaso egin dute. Umeak sentsibilizatzeko helburuarekin, Jaionek sei hilabete hauetan zehar Kenian bizitako eskarmentua kontatu egin digu.
Azkenik, ostirala azken eguna dela aprobetxatuz eta II. lasterketa solidarioa ospatuz, ume guztiek hiru aldiz korrika egingo zuten patioaren inguruan. Hala ere, euria dela eta, lasterketa bertan behera utzi behar izan dugu. Baina tanta batzuk ez gaituzte geldiaraziko, beraz, lasterketa ez da bukatu!