Urtero, azaroaren 25ean, San Juan Ikastetxeko komunitate osoa biltzen da genero-indarkeria gaitzesten duen ekintzaren bat egiteko. Aurten, inguruabarrek ez digute utzi elkartzen, baina horrek ez digu kendu gure harri-koskorra jartzeko ilusioa, hezkuntza, benetan, inklusiboa lortzeko lan handia egin dugu, eta proiektu komun honetan amaitu da: bideo bat kantatzen, piano birtuala jotzen, ukelele, zeinu-hizkuntzan eta dantzan, “Nire Gorputza da” kantu Koloreren abestiarekin.