Gaur, Lehen Hezkuntzako 1. Mailako haurrek, Txotxongillo taldea eta Agenda 2030eko ekimenari esker, Euskal Mitologiako pertsonaia batean oinarritutako “erreka Mari” elezahar batez gozatu ahal izan dute: lamiak, ibaiko jenioak. Umorez eta samurtasunez, Erreka Marik desberdina izateagatik izan behar dituen zailtasunak kontatzen dizkigu. Txontxongiloen istorio honek haurrek ondo ulertzen duten hizkuntzaz hitz egiten du: maitasunaz, ingurunea zaintzeaz eta besteekiko errespetuaz. …