Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek hiruhileko osoa eman dute ingurumen-narriadura eta haren ondorioak ikasten, asmatzen eta ebaluatzen. Sakon ikertu dute, etxeko inguruneari aplikatutako proiektu iraunkorra garatzeko, talde bakoitzak bere etxea sortzeko, eguzki-argiz hornituta…
Proiektuaren bidez, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista zuzenak dira eta bizitzako benetako arazoei erantzuten diete.
Honako alderdi hauetan oinarritu dira, besteak beste:
- Eguzki-panelak, ura berotzeko eta argia emateko.
- Etxeko tenperatura erregulatzeko soropilezko teilatuak.
- Euritik ura biltzeko kanaletak.
- Energia biltzeko haize-errotak.
- Baratze ekologikoak.
- Bizikletak erabiltzea.
- Zaborrontziak, ontziak bereizteko.