Haur hezkuntzako ikasleak (bi eta bost urte bitartekoak) ikastetxeko baratzean tomateak, letxugak, lonbardiak… landatzen aritu ziren atzo Muskizko Udalaren laguntzari esker. Bertatik, bi pertsona etorri ziren umeei beren landarea landatzen laguntzera. Egunero zainduko dute, eta ikasturte amaieran etxera eramango dituzte. Esperientzia polita benetan!