Pasa den ostiralean, goizean zehar, Marta Aguilerak, ikasle ohia, hitzaldi bat eman zien Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei, beraientzat oso erakargarria den gai batekin: bideojokoak.
Azaldu zien nola bizi izan duen bere lana osatzeko eta garatzeko prozesua matxismo-maila handiko mundu batean. Denok gure ametsak lor ditzakegula ere azpimarratu zuen.