Lehen Hezkuntzako 1. mailan, Matematika oso modu praktiko eta dibertigarrian ikasten ari gara. Horretarako, benetako diruarekin esperimentatu dugun proiektu bat lantzen aritu gara. Singapur Matematika metodologiarekin, mural bat sortu dugu supermerkatuan erosten ditugun elikagaien prezioak jartzeko eta guztizko prezioa kalkulatzen ikasteko.
Gainera, erosteko eta saltzeko egin behar ditugun urratsak hobeto ulertzeko, antzerki txiki bat egin dugu Markelekin, saltzailearekin, eta Ibairekin, eroslearekin. Oso dibertigarria izan da!
Azkenik, taldean jarri gara eta diruarekin jolastu gara gure ezagutzak sendotzeko. Proiektu honi esker, Matematikak gure eguneroko bizitzan presente daudela eta oso garrantzitsuak direla jakin dugu.
Singapur matematika-metodologiarekin ikasten jarraituko dugu!