Joan den asteazkenean EBI ikastetxeetako STEAM Azoka ospatu zen. Ikastetxe guztiek, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ordezkariekin, beren lan eta tailer onenak ekarri zizkiguten, ikasten eta gozatzen jarraitzeko.
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek bide-hezkuntzari buruzko azken proiektua eraman zuten. Proiektu honen bidez, bide-segurtasuna lantzeaz gain, maketa bikain bat eraiki dute ART klasean, eta praktikatzeko robot-auto bat eraiki eta programatu dute. Azken astean, Gabonetako oporrak hartu aurretik, Lehen Hezkuntzako 2. mailako geletara joango dira, eta Peer tutoring metodologiaren bidez, haiek irakatsiko diete ikasleei bide-hezkuntza.