San Juan 42 48550 - MUSKIZ
94 670 61 76
secretaria@sanjuanikastetxea.net
ALEXIA

Abentura ahaztezina, adrenalinaz eta dibertimenduz betea!

Abentura ahaztezina, adrenalinaz eta dibertimenduz betea!

LHko 5. mailako ikasleak joan den ostegunean joan ziren ikasturte amaierako txangoa egitera “Sopuerta Aventura”ra. Esperientzia zirraragarria izan zuten goialdean, zuhaitzen adarren artean hegan. Parkeak tirolina pila bat ditu, 38 guztira, batzuk 21 metroko garaierakoak eta 250 metroko luzerakoak. Abentura ahaztezina izan da, adrenalinaz eta dibertimenduz betea!