San Juan 42 48550 - MUSKIZ
94 670 61 76
secretaria@sanjuanikastetxea.net
ALEXIA

Argiarekin jolasean!

Argiarekin jolasean!

Maiatzaren 16an argiaren eguna izan zen eta eguna ospatzeko, Haur Hezkuntzako andereñoek Argiaren Pedagogiarekin zerikusia daukaten tailerrak egitea pentsatu zuten. Horretarako psikomotrizitate gela erabili eta prestatu zuten. Jarduera honetan urte bateko, biko, hiruko, lauko eta bosteko ikaskideek parte hartu egin zuten. Ikuspegia aurrera ateratzeko bi argi tailer desberdin sortu zituzten. 

Lehenengo tailerrean argi beltza landu zuten. Argi beltzak, espazio ilun edo argi gutxiko batean dauden material fluoreszenteak nabarmentzen laguntzen gaitu, beste materialak euren intentsitatea galduz. Tailer honen helburu nagusiena material fluoreszenteekin esperimentatzea eta hauek ikertzea izan zen. Gainera, gelan bertan aurkitzen zituzten material desberdinekin esperimentatu ahal izan zuten. 

Bigarren argi tailerreko protagonistak argi zuria eta itzalak izan ziren. Jarduera aurrera ateratzeko gela guztietan zeuden argi mahai eta argi foko guztiak batu zituzten. Argi mahaia tresna bikaina da . Berari esker gure txikiek modu sentsoarial baten esperimentatu, sormen artistikoa landu eta euren ikasketa sortu ahal dute imaginazioa, jakin-mina eta harridura landuz. Tresna honek modu natural batean erakarri egiten ditu umeak eta jolasaren bitartez

 gauza pila bat ikastera heltzen dira. Itzalei dagokionez, galdera desberdinak sortu ahal zaizkie. Askotan esan diegu itzala grisa, beltza edo iluna dela, baina horrela ez bada? eta itzalak koloreak baditu? 

Horrelako tailerrak ondo ateratzeko ezinbestekoa da erabiliko diren materialak anitzak eta aproposak izatea umeen jakin-mina pizteko eta ikasteko gogoak izateko. Argiarekin jolasteak aukera ematen du argiaren eta kolorearen bitartez ikasteko,ikasgela esperimentazio-espazio batean bihurtuz.

Oso ondo pasatu eta pila bat disfrutatu zuten!