San Juan 42 48550 - MUSKIZ
94 670 61 76
secretaria@sanjuanikastetxea.net
ALEXIA

Avellanedara goaz

Avellanedara goaz

Joan den ostiralean 3. mailako ikasleek Avellanedako Museoa ezagutu zuten. Bertan, Martina baserritar gazteak harrera egin zien, gure txikien laguntza eskatzen baitzuen bere etxekoandrearen etxera iritsi ahal izateko. Horretarako, antzezlanean erabat murgildu ziren. Zurezko zaldien gainean ibili, basoak zeharkatu, behiak paseatu eta pasabide txikiak aurkitu zituzten.


Gero, inguruko herrietako elizetako zutabeetan bizi diren “munstroei” buruz hitz egin zuten eta bereak sortu zituzten, batzuek ugaztun burua, hegazti gorputza eta arrain buztana zituzten!

Bukatzeko, Herri Kiroletako tarte ederra igaro genuen, zakuetatik, artaburuetatik hasi eta gure indar guztia soka tiran utziz.


Hau itzultzeko gogoa!