San Juan 42 48550 - MUSKIZ
94 670 61 76
secretaria@sanjuanikastetxea.net
ALEXIA

Cambridgeko azterketa ofiziala -A2- San Juan Ikastetxean

Cambridgeko azterketa ofiziala -A2- San Juan Ikastetxean

Jakinarazten dizuegu 2020-2021 ikasturtetik aurrera San Juan Ikastetxean lankidetza-hitzarmen bat egin dugula British Councilekin, azterketa-zentroa izateko.

Ingelesak gaur egungo gizartean duen garrantzia kontuan hartuta, LHko 6. mailako ikasleek, nahi izanez gero, Cambridgeko azterketa ofiziala (A2 maila) gure ikastetxean bertan egiteko eta dagokion titulazio ofiziala jasotzeko aukera izango dute. Interesa duzuen familiek behar duzuen informazio guztia jaso ahal izango duzue, Meet bidez British Council-ekin bilera telematiko bat eginez. Bilera hori Somorrostro Zentroarekin batera egingo dugu.

Postaz eman dizuegun estekatik sar zaitezkete bideokonferentzian.
2020-03-23an izango da, 18: 15ean.


Informazio interesgarria https://www.britishcouncil.es/examenes/colegios-academias/servicios. Egin klik “CC” ikonoan behealdean, eskuinean, azpitituluen hizkuntza aldatzeko.