San Juan 42 48550 - MUSKIZ
94 670 61 76
secretaria@sanjuanikastetxea.net
ALEXIA

Eguberri On! 2021

Eguberri On! 2021

Aurten ere, San Juan Ikastetxetik ongietorria ematen diegu Gabonei. Dakigunez, COVID gure artean dago oraindik, eta ezin izan dugu ospatu gehien gustatzen zaigun bezala, denok elkarrekin eta eskutik hartuta.

Hala ere, gaurko eguna berezia izan da, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat. Egunean zehar kantuan, dantzan eta hainbat ekintza egiten elkarrekin egoteaz gozatu dugu. Seigarren mailako ikasleak herrian zehar alaitasun musikal pixka bat eskaintzera ere atera dira. Baina hori ez da hemen geratu, azkenean, bi urtez zain egon ondoren, Olentzerori gure bigarren etxeko ateak ireki ahal izan dizkiogulako!

Hemendik, familia handi honetako kide zaretenoi jai zoriontsuak eta urte berri oparoa opa dizkizuegu.

2022an ikusiko dugu elkar!