Gure zientzialari txikiak hurrengo erantzunaren bila dabiltza: Zer gertatzen da hazi bat ureztatzen dugunean?
Aurkitzeko bi lagin hartu dituzte. Lehenengoan dilista bat lurperatu eta hor utzi dute, eta bigarrenean, landatu ez ezik, behar dituen arreta guztiak ematen dizkiote.
Proiektu honi esker, uraren eta izaki bizidunen zainketen garrantzia ezagutzeaz gain, landarearen hazkundea ere behatuko dute egunez egun.