San Juan 42 48550 - MUSKIZ
94 670 61 76
secretaria@sanjuanikastetxea.net
ALEXIA

Gabonetako espiritua heldu da San Juan ikastetxera

Gabonetako espiritua heldu da San Juan ikastetxera

Gabonak badatoz, eta urtero bezala, abenduaren 22an Olentzero eta Mari Domingiren bisita izango
dugu sorpresaz beteta. Egun horretarako, ikasleentzat hainbat jarduera prestatu dira eta egunean
zehar egingo dira. Egun berezi honetan familiak gurekin parte hartzera gonbidatuta zaudete.
Hurrengo egunetan egingo diren zenbait jarduera gogoraraziko dizkizuegu:
Kanpaina solidarioa “Kilo proiektua”. (abenduak 11tik 19ra) behartsuak diren
familientzako janaria ekartzera animatzen zaituztegu.
Abenduaren 19a. Mari Domingiren bisita Haur Hezkuntzako 2.zikloan, Lehen
Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetan Olentzeroren gutunak jasotzeko.
Abenduaren 21a. Santo Tomas ospatuko dugu, jolas orduan txistorra pintxo batzuk
dastatuz eta gure San Juan kantari tradizionalaz gozatuz. Zuen seme- alabak arrantzalemusuzapia ekartzera animatzen ditugu.
Abenduaren 22a. Oporrak eguerdian. Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita jasoko
dugu eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak herritik joango dira gabon kantak
abestera. Umeak baserritarrez edo artzainez jantzita etor daitezke.
Urtarrilaren 8a. Bigarren hiruhilekoko klaseak hasiko dira