San Juan 42 48550 - MUSKIZ
94 670 61 76
secretaria@sanjuanikastetxea.net
ALEXIA

Gure lehen robota bizirik dago!

Gure lehen robota bizirik dago!

Robotika gogor zapalduz iritsi da San Juan Ikastetxera. Dagoeneko H.H-tik ikasleak maneiuari buruzko ezagutzak eskuratzen hasi badira ere, aurten LHko 6. mailan informatikako zenbait ordutan robotikako saioak lantzen hasi dira.

Proiektu bat martxan jartzen dugun bakoitzean, gustoko dugu ahalik eta etekin handiena ateratzea. Horregatik, oraingoan robotika eta natur zientziak, zehazki animalia ornodunak eta ornogabeak, lantzeko ideia batzea erabaki genuen.

Azken emaitza? Gure lehen robota! Kasu honetan, gure barraskiloa, adarrak eguzkitan ateratzen ez dituena, baina mugitzeko eta seinale desberdinak igortzeko gai dena. Harrigarria da gure txikiek sor dezaketena, ezta?