Mundua menderatzen ari den hizkuntza ingelesa da, zalantzarik gabe.
Hizkuntza hori erabiltzea ezinbestekoa bihurtu da pertsona horien etorkizunerako, maila profesionalean zein pertsonalean. Horregatik, 2 urteko gelatik espero dugu hizkuntza ezagutzen hasiko direla.
Haur Hezkuntzatik abiatuta, Lorena eta Pili teacher-en laguntzarekin, gure txikiek ahalik eta gehien garatzen dituzte komunikatzeko gaitasunak. Baina, badakizue bisita oso bereziak ditugula, ezta?
Astero, Haur eta Lehen Hezkuntzan, guretzako munduko jatorrizko irakasle onenak direnak etortzen zaizkigu bisitan, Darren eta Torq.