San Juan 42 48550 - MUSKIZ
94 670 61 76
secretaria@sanjuanikastetxea.net
ALEXIA

Iria eta “El Dragón orejón”

Iria eta “El Dragón orejón”

Dakizuenez, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako Iria ikasle maiteak ipuin bat idatzi zuen joan den ikasturtean, eskolako zeregin gisa, eta hainbeste gustatu zitzaion, argitaratu egin diotela. Berak, eskolako irratitik ikaskideek egin zizkioten galdera ugarien aurrean zuen apaltasunetik, laster entzungo duzuenez, bihotzetik idaztea besterik ez zuela egin kontatu zigun.

Gaur “El Dragón orejón” errealitate bat da. Atzo bertan, Iria, bere amatxu eta zuzendariarekin batera, eskolarako ale pila bat sinatzen aritu zen. Gela bakoitzak hunkitzea lortu duen ipuin eder honetaz gozatu ahal izango du.