Joan den ostegunean, HASZTENen eskutik, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek kirol egokituaz sentsibilizatzeko tailer bat jaso dute goizean zehar. Informazio-ohar labur baten ondoren, kirol egokitua diogunean zertaz ari garen eta zer esan nahi duen jakiteko, monitoreek in situ probatzera eraman dituzte gure ikasleak. Futbol partidak, oztopo-lasterketak begiak estalita itsuen edo gurpil-aulkien perspektiba ikusteko… Gaur, gure ikasleak, primeran pasatzeaz gain, beste pertsona batzuen zapatetan jarri dira, eta denok sentitu gara enpatikoagoak eta solidarioagoak.
Gora kirola!