Badakigu gure ikasleak artistak direla eta gehien gustoko dutena “eskuak zikintzea” dela. Hori dela eta, pasa den astean 1. mailako ikasleek higikari berezi batzuk prestatu dituzte hiru gauzekin: esekigailu bat, haien sormena eta ingeleseko ikasgaian landutako hiztegia.
Ariketa honen helburu nagusia landutako kontzeptuak birpasatzea zen, kasu honetan, elikagaiak. Hala ere, pasabideetan zehar lan guztiak ere eskegi ditugu gure eskola apaintzeko eta “auzokiddei” lanak erakusteko.