Gure helburu nagusietako bat beti izan da, bada eta izango da gure txikiek haien bertsio onena lortzen laguntzea. Gure inguruan bizi diren errealitate ezberdinak ezagutzea bertute horiek guztiak loratzen laguntzen digute. Izan ere, arraroa dena aspaldi pasatu zen negatiboaren sinonimo izatetik aberasgarri gisa ezagutzeko.
Hori guztia dela eta, San Juan Ikastetxean bat egiten dugu datorren otsailaren 28an, Gaixotasun Arraroen Egunean, egingo den kanpainarekin. Kasu honetan, Williams Sindormea (@aswilliamse) bistaratzen dugu.
Eta zu, animatzen zara otsaila W-z betetzera?